Bilaketa aurreratua

Kexa ebaluazioa

Eman dugun zerbitzuari buruz duzun iritzia ezagutzeko helburuz, zure laguntza nahiko genuke, gure lana hobetzeko eta gogobetetze mailarik altuena lortzeko.

Galdetegi anonimo honek bederatzi galdera ditu, egokien iruditzen zaizun erantzunean X baten bidez markatzearekin aski da. Inkesta hau hurrengo modu ezberdinetan bidal dezakezu:

  • posta elektronikoz hurrengo helbide honetara: info@defensornavarra.es
  • erantsitako gutunazalean sartu eta postaz erakunde honetara bidali. Gutunazalak ez du seilurik behar
  • forma honen bidez

Nafarroako Arartekoaren langile guztien izenean, mila esker parte hartzeagatik. Zure erantzunak lagungarri gertatuko zaizkigu, Nafarroako herritarrek merezi duten arreta hobetzeko.

(*) Nahitaez bete beharreko eremuak

DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datu pertsonalen babesarekin lotutako alderdi guztietan, Nafarroako Arartekoak 2016ko apirilaren 27ko Europako Araudiarekin, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin eta bere jarduerari aplikagarri zaizkion gainerako legeekin bat etorriz jarduten du.
1. Arduraduna: Nafarroako Arartekoa.
2. Xedea: kexak, kontsultak edo erakunde honen eskumenen esparruan sartzen den beste edozein jarduera artatzea.
3. Legitimazioa: Interes publikorako eginkizuna betetzea. 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa.
4. Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabapena, tratamenduaren mugaketa, aurkaratzea, eramangarritasuna eta onespenean atzera egitea, legez ezarritako baldintzetan.

5. Informazio osagarria: hemen kontsulta daiteke https://www.defensornavarra.es/eu/datuen-babesa.

Eskubideak erabiltzeari dagokionez, interesdunek hona jo dezakete bere nortasuna egiaztatzen duen agiria erantsiz:
Nafarroako Arartekoa
Emilio Arrieta kalea 12, etxabea, Iruñea (posta-kodea: 31002)
Telefono zk.: 948 203571
Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.es