(2022ko maiatzaren 19ko 97 zenbakiko NAOn argitaratutako testua)
9. artikulua. Adingabeen eskubideak babestea.
Nafarroako Arartekoa haur eta nerabeen eskubideak babesteaz arduratuko da, eta, horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, honakoak besteak beste:
a) Jardutea, ofizioz edo norbaitek eskatuta, eskubideen urraketari buruzko kexak jarriz. Egitateek ondorio penala izan dezaketenean, berehala emanen diote horien berri Fiskaltzari.
Haur eta nerabeek Nafarroako Arartekora jotzen ahalko dute ordezkaririk gabe, mota guztietako kexak eta proposamenak aurkezteko.
b) Nafarroako Administrazio Publikoei jardun dezaten eskatzea, foru lege honekin zerikusia duten gaietan.
c) Nafarroako Foru Komunitateko haur eta nerabeek duten egoera baloratzea urteko txostenean.
d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo Nafarroako toki erakundeei eskatzea legean jasotako programak eta jarduketak benetan bete daitezela.
e) Bitartekaritzako erakundearen eginkizunak betetzea foru lege honekin lotutako gaietan, bere araudian jasotakoarekin bat.