Patxi Vera Donazar
Patxi Vera Donazarrek (Iruñea, 1959) Nafarroako Arartekoaren kargua 2022ko martxoaren 23an hartu zuen, Nafarroako Parlamentuak 2022ko martxoaren 10ean eginiko osoko bilkuran 3/5 gehiengo kalifikatuaren bidez hautatu baitzuten.
Informazio Zientzietan lizentziatua da, Nafarroako Unibertsitatean (UNAV, 1981), eta, gainera:
- Aditua Ekipoen Zuzendaritzan, Mondragon Unibertsitateko Negozio Eskolan (MONE, 2003)
- Aditua Zuzendaritza eta Kudeaketa Gaitasunetan, Mondragon Unibertsitateko Negozio Eskolan (MONE, 2007)
- Executive Coach-a, Coaching EEC Europako Eskolako Accredited Coach Training Program-en eskutik, International Coach Federation ICF-k emana (2012)
- Ondasun Komuneko Enpresen kontsultorea, AFEFEBC Asociación Federal Española para el Fomento de la Economía del Bien Común elkartearen eskutik (2016)
- II. gaitasun-maila Avanced, Action Research Training Experience Social Value-n, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2018)
Kargu hartu arte, honako lan hauek bete ditu, aldi berean:
- Asociación Unidad de Innovación Social UiS elkarteko presidenteordea
- GEAccounting AIE (Balio Sozialaren Monetizazioa) elkarteko presidenteordea
- CEPES Navarrako Zuzendaritza Batzordeko kidea
- Cooperativas Agroalimentarias de Navarra (UCAN) batasuneko zuzendari-kudeatzailea
- Cooperativas Agroalimentarias de Españako (CAE) Kudeatzaileen Kontseiluko kidea
- Agripooler-a ACODEAn eta AGRITERRAn (Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Kolonbian, Paraguain eta Txilen)
Era berean, honako kargu hauek ere bete izan ditu:
- Berrikuntza Jasangarriaren Taldeko Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko Lantaldeko koordinatzailea (2021)
- Parte-hartzailea Nafarroako Ekonomia Sozialeko I. eta II. Plan Integraletako proiektuak prestatzen (2016 eta 2021)
- Coach exekutiboa (2012tik)
Aurretik, honako jarduera hauek bete zituen:
- Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien kontseilariaren Kabineteko burua (1987-1991)
- Navarra Hoy egunkariko politikaren ataleko idazlea (1983-1987)
- Crónica de la Ribera aldizkariko zuzendaria eta Navarra Hoy egunkariko korrespontsala Tuteran (1981-1982)
Beste prestakuntza osagarri batzuk ere egin ditu, hala nola:
- Prestakuntza garapen jasangarrirako helburuetan eta 2030eko Agendan, United Nations Institute for Training and Research UNITAR-en (2021)
- Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren ebaluatzailea, Fundación Navarra para la Excelencia FNE fundazioan (2017)
- Plangintza Estrategikoko gaikuntza, LKS kontsultorea (2011)
- Enpresa Lankidetzarako Sustapeneko gaikuntza, AVU kontsulta-etxean (2008)
- Diploma Internet bidezko Ikaskuntzarako Teknologia Berrietan, Sevillako Unibertsitatean (US, 2001)
Balio Sozialaren Monetizazioari buruzko hitzaldiak eman ditu, Kontabilitate Sozialaren eta 2030eko Agendako garapen jasangarrirako helburuen ezarpenari buruzkoak, zenbait kongresu, jardunaldi, topaketa eta web-mintegitan eta honako unibertsitate hauetan:
- Eraldaketa Sozial Lehiakorreko Masterra, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea (UCM, 2020 eta 2021)
- Agroekologiako, Elikadura Burujabetzako, Hiri Ekologiako eta Garapenerako Lankidetzako Masterra, La Lagunako Unibertsitatean (ULL, 2020 eta 2021)
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak (UPV/EHU, 2018, 2019 eta 2021)
Kooperatibismoari buruzko erakusketak eta hitzaldiak egin ditu Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren nazioarteko ikastaroetan eta beste erakunde batzuetan.
Prestatzaileen prestatzaile ere izan da, Guayaquileko Unibertsitatean (Ekuador) eta zenbait erakunde eta instituziotan (2000tik 2021era).
2022an, Yared Award saria jaso zuen, balio positiboa edo soziala duen finantza-berrikuntzako ekimen onenaren saria, ECRI ikertaldearen (Etika Finantzetan eta Balio Soziala) eskutik.