Gure jarduera herritarrei zuzenduta dago, eta, horregatik, funtsezkoa zaigu haien laguntza izatea erakunde honen zerbitzuak hobetzeko. Helburu horrekin, zure ustez funtzionamendua hobetu dezaketen iradokizunak eta erreklamazioak egitera gonbidatzen zaitugu.
Herritarrek gure jardueran parte hartzeak haien beharretara hurbiltzeko aukera ematen digu, eta gardentasuna eta eskuragarritasuna ematen dizkio erakundeari.
Horregatik, Erreklamazio eta Iradokizunen Postontzia sortu dugu. Horren bidez, erakunde honen jardunari buruzko erreklamazioak egin ditzakezu, bai eta haren funtzionamenduari buruzko iradokizunak eta ekimenak ere.
Zure erreklamazioa edo iradokizuna jaso duzula jakinaraziko dizugu, eta 30 eguneko gehieneko epean erantzungo dizugu, erreklamazioa edo iradokizuna aurkezten duzunetik zenbatzen hasita, non eta ez den argibiderik eskatzen.
Eskerrik asko laguntzeagatik.
Mesedez, bete galdera-sorta hau:
5. Informazio osagarria: hemen kontsulta daiteke https://www.defensornavarra.es/eu/datuen-babesa.