2023 maiatza 22
Nafarroako Arartekoaren Ebazpenaren bidez (Q23/314), Lekunberriko Udalari gogorarazten zaio salatutako lokaletik heldutako zaratak ukitutako herritarren eskubideak eraginkortasunez babesteko legezko betebeharra duela, eta horretarako behar diren neurriak ezarri behar dituela. Bereziki egokia izango litzateke bizilagunek eragozpen gehien jasaten dituzten ordutegian soinu neurketa bat egitea.Gaia: Kexa egin duenak etxean jasaten duen kutsadura akustikoa, eraikinaren behealdeko taberna batetik datorrena.