2024 apirila 16
Nafarroako Arartekoaren ebazpena (Q24/55). Horren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuari gomendatzen zaio N-121 errepidean (Iruñea- Gipuzkoako muga), izen ofizial elebiduna duten biziguneen izendapenari dagokionez, jarritako bide-seinaleztapenean izendapen hori adieraztea; errepide horren eremu euskaldunean jarritako bide-seinaleztapenari dagokionez, errotulazioa ele bitan egitea; iradokitzen zaio errepide horren eremu mistoan jarritako bide-seinaleztapeneari dagokionez, errotulazioa ele bitan egin dadila; eta amaitzeko, gomendatzen zaio errepide horretan jarritako bide-seinaleztapeneari dagokionez "Francia" izenarekin batera "Frantzia" erabiltzea.Gaia: Hainbat bide seinaleen errotulazioa gaztelania hutsean.