2017 martxoa 22
Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q17/22). Arartekoak, ebazpen honen bidez, Atetzeko Udalari iradokitzen dio azter dezala kexan aipatutako bidea urbanizatzeko eskakizunak aldatzeko aukera, bide hori erabiliko duten lursail pribatuen jabeen beharretara egokitzeko, oinezkoen zein ibilgailuen sarbideari dagokionez. Horrez gain, iradokitzen dio ofizioz abiaraz dezala ondarearen gaineko erantzukizunaren espediente bat, aztertzeko eta baloratzeko ea baden kausazko loturarik kexan aipatutako bidean udal horrek egindako konponketa-jarduketen eta harrezkero bide hori behar baino azkarrago hondatu izanaren artean. Era berean, gogorarazten dio haren legezko betebeharra dela idatziz komunikatzea zer aukera dauden kexan aipatutako lursailerako sarbidea urbanizatzeko.Gaia: Disconformidad con actuación en relación al arreglo de camino.