Bilaketa aurreratua

Nola aurkeztu kexak

Kexak idatziz bideratu behar dira, inprimaki ofizialik jarraitu behar ez bada ere eta arau jakinik kontuan hartu behar ez bada ere.

 

Nafarroako Arartekoaren bulegoan zure kexa idazten lagunduko dizugu, azaltzen diguzun moduan.

Ondokoak adierazi behar dira:

  • Izen-abizenak
  • Helbidea, posta kodea eta herria
  • Telefonoa (presako kontuetan zu aurkitzen lagunduko digu)
  • Kexaren zergatia, argi eta zehatz azalduta
  • Duzun dokumentazio osoaren kopia (horrela, gure lana errazago eta azkarrago eginen dugu)
  • Sinadura (kexa posta edo fax bidez bidali ezkero)

Kexak Nafarroako Arartekoaren bulegoan zuzenean aurkez daitezke (Emilio Arrieta kalea, 12. zk., behea, Iruñea) edo, bestela, helbide honetara bidal daitezke:

  • Elektronikoki, zure esku jartzen dugun kexa formularioarekin (egin "klik" kexa formularioan)
  • Posta elektronikoaz, info@defensornavarra.es helbide elektronikoan
  • Postaz, helbide honetara:
    Defensor del Pueblo de Navarra.
    Nafarroako Arartekoa.
    Navarra-Nafarroa
    Emilio Arrieta kalea, 12
    31002 Pamplona-Iruña
  • Faxez, zenbaki honetara: 948 20 35 49

Kexa jaso izanaren berri emanen dizugu, eta espediente zenbakia zein den esanen dizugu. Zenbaki hori baliagarri gertatuko zaizu tramitazioari buruzko informazioa jasotzeko eta horren ardura erakunde honetan nork daraman jakiteko.

Zure idazkia aztertuko dugu, ditugun eskumenekin bat etorriz tramitera onar dezakegun ala ez erabakitzeko, eta ahalik eta azkarren jakinaraziko dizugu.

Guk gomendatzen dizugu telefonoz deitzea gure Arreta Zuzeneko Bulegora -900 702 900 telefono zenbakia -, 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunera, eta 08:30etik 14:00etara, ostiraletan. Bulegoan egunean bertan eginen dizugu kasu, edo gehienez ere biharamunean.

Zerbitzu honek ordutegi hori bera du bisita pertsonalak hartzeko - Arrieta 12, behea, Iruña.