Pertsona fisiko eta juridiko guztiek; Nafarroakoak direnek, Nafarroakoak ez direnek eta atzerritarrek, langileek, profesionalek, funtzionarioek, enpresaburuek, ikasleek, ezgaitasunen bat duten pertsonek edo horien legezko ordezkariek, erretiratuek, espetxeetan daudenek edo adingabeek.
Pertsonenganako arreta zuzena da: kexa aurkezteko eta haren jarraipena egiteko ez da abokatu, prokuradore edo kudeatzailerik behar. Nafarroako Arartekoak eskaintzen duen zerbitzua doakoa da.
Espedienteen tramitazioa azkarra da, eta datu pertsonalak zor zaien konfidentzialtasunarekin erabiltzen dira.