Bilaketa aurreratua

3/21 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Nafarroako Arartekoarena, 2021. urterako erakundearen lantalde organikoa eta 2020ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda onartzea eskatzen duena.

2021 Urtarrila 19

: 3

3/21 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Nafarroako Arartekoarena, 2021. urterako erakundearen lantalde organikoa eta 2020ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda onartzea eskatzen duena.

Ikusi ditut, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40.2. artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1 artikuluan xedatzen dutena; eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2021. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena.

Proposamen horrekin bat etorrita, prestatu da erakundearen 2021. urterako lantalde organikoa. Gauzak horrela,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2021. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2020ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta Nafarroako Parlamentuko presidenteari helaraztea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 19an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

AZALPEN-TXOSTENA

Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2021 urterako lantalde organikoaren proposamena 2021eko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez. Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.

Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2021. urterako Aurrekontu Proiektua, 2020ko urriaren 26ko saioan.

Proiektuaren Azalpen-txostenean adierazten zen bezala, 2021. ekitaldirako proposatutako lantalde organikoak ez zuen aldaketarik, 2020. ekitaldiko lantalde organikoarekin alderatuta, lanpostu-kopuruari zegokionez.

Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2021. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2021. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2020ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

1. ERANSKINA

2020eko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua

Zenbakia

Araubide
juridikoa

Maila

Izendap.
asea

Baterae-
zintasuna

Lanpost.

Maila
osagar.

Osagarri
espezifik.

Idazkari nagusia - aholkulari teknikoa

1

C

-

X

-

-

-

-

Aholkulari teknikoa

3

C

-

X

-

-

-

-

Nafarroako Arartekoaren kabinete

1

G

-

X

-

-

-

-

Administrazio-kudeaketako erdimailako teknikaria

1

F

B

-

35

49,40

-

20

Administraria

2

F

C

-

-

62,68

12

-

C: Arartekoaren erakundeko Benin-behineko kargua - izendapen askea.

G: Kabineteko Benin-behinekoa - izendapen askea.

F: Funtzionarioa.

2. ERANSKINA

2020ko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA

Izen-Abizenak

Maila

Gradua

Lanpostua

Administrazio egoera

Balduz Gil, Jorge

B

4

Administrazio-kudeaketako erdi.mailako teknikaria

Jardunean

Láinez Gil, Mar

C

7

Administraria

Jardunean