Bilaketa aurreratua

FACe - Hornitzaileen fakturazioa

Administrazio Publikoari ondasunak entregatu edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaileak faktura elektronikoak erabiltzera behartzen ditu Faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko 25/2013 Legeak, abenduaren 27koak.

2021eko maiatzaren 21eko 12/21 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak bat egin du “FACe-Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorra” plataforma elektronikoarekin.

Faktura elektronikoak bidaltzeko informazioa:

Unitate organikoa:

I00002640 Defensor del Pueblo de Navarra

DIR3

I00002640

Administrazioa:

Beste erakunde batzuk

I.F.K.:

S3100014D

Kontularitzako bulegoa:

I00002640 Defensor del Pueblo de Navarra / Nafarroako Arartekoa

Organo kudeatzailea:

I00002640 Defensor del Pueblo de Navarra / Nafarroako Arartekoa

Unitate izapidegilea:

I00002640 Defensor del Pueblo de Navarra / Nafarroako Arartekoa

Helbidea:

Emilio Arrieta kalea 12, behea

31002 Pamplona / Iruña

FACE-ren bitartez Faktura Elektronikoa erregistratzeko aplikaziorik ez duten hornitzaileek Industria, Energia eta Turismo Ministerioak garatutako Faktura Elektronikoaren Kudeaketa aplikazioa erabil dezakete. Aplikazio horri esker, modu eroso eta errazean sor daitezke faktura elektronikoak.

Horrez gain, dagoeneko FACe-rekin konektatuta dauden fakturazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen zerrenda eskaintzen da; horietako bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen da eta doakoak edo ordaindu beharrekoak diren adierazten da.