Edozein herritarrek, bere kabuz eta bere izenean edo erakunde edo pertsona talde baten ordezkaritzan, erakunde honen esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko eskubidea dauka, aldez aurretik eskaera egin ostean, eta muga bakarrak legeetan ezarritakoak izango dira. Eskubide hori gauzatu ahal izateko ez da beharrezkoa izango eskaeran arrazoiak islatzea.
Eskaera honela egin daiteke:
Erregistro elektronikoaren bidez, Eskaera orokorraren izapidea osatuz.
Aplikagarria den araudia: 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 900 702 900 dohainik den telefono-zenbakira.