Nº: 1
1/17 Ebazpena , urtarrilaren 11koa, Nafarroako Arartekoarena, 2017. urterako erakundearen lantalde organikoaren onarpena eta 2016ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda eskatzen dituena.
Ikusirik, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40.2 artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1 artikuluan xedatzen dutena, eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2017. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena.
Eta proposamen horrekin bat etorrita, erakundearen 2017. urterako lantalde organikoa prestatu ondoren,
Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2017. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2016ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko presidenteari eta kontu-hartzaileari helaraztea.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 11n
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2017. urterako lantalde organikoaren proposamena 2017ko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez.Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak, beraz, aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.
Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2017. urterako Aurrekontu Proiektua, 2016ko irailaren 29ko saioan.
Proiektu haren azalpen-txostenean adierazi zenez, 2017. ekitaldirako proposatutako lantalde organikoak ez zuen aldaketarik, 2016. ekitaldirako onartutako lantalde organikoarekin alderatuta, lanpostu-kopuruari zegokionez. Lanpostuen izenei dagokienez, “Nafarroako Arartekoaren Idazkaritza” adierazpenaren ordez “Nafarroako Arartekoaren Kabinetea” adierazpena erabili da, izendapen hori erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Parlamentuko Mahaiak onartutakoak, 7.2 artikuluan xedatutakora egokitzeko; aplikagarri den erregimenari dagokion gainerako guztian, berdin eutsi zaio.
Bestalde, ordainsariei dagokienez, igoera txiki bat izan dute, % 1,82koa, 2016. ekitaldiko aurrekontuen aurreproiektuarekin alderatuta, barnean hartu delako, alde batetik, erakundearen zerbitzura ari diren langileen ordainsarien % 1eko igoera, funtzionario publikoentzat Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak iragarritakoari jarraiki, eta, bestetik, Gizarte Segurantzaren aurrekontuko zenbatekoen igoera.
Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2017. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2017. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2016ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta aipatutako eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 11n
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
2017ko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostua |
Zenbakia |
Araubide |
Maila |
Izendapen |
Baterae- |
Lanpost. |
Maila |
Osagarri |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Idazkari nagusia - aholkulari teknikoa |
1 |
C |
- |
X |
- |
- |
- |
- |
Aholkulari teknikoa |
3 |
C |
- |
X |
- |
- |
- |
- |
Nafarroako Arartekoaren kabinete |
1 |
G |
- |
X |
- |
- |
- |
- |
Administrazio-kudeaketako erdimailako teknikaria |
1 |
F |
B |
- |
35 |
32,60 |
- |
20 |
Administraria |
2 |
F |
C |
- |
- |
46,18 |
12 |
- |
C: Arartekoaren erakundeko Benin-behineko kargua - izendapen askea.
G: Kabineteko Benin-behinekoa - izendapen askea.
F: Funtzionarioa.
2016ko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA
Izen-Abizenak |
Maila |
Gradua |
Lanpostua |
Administrazio egoera |
---|---|---|---|---|
Balduz Gil, Jorge |
B |
3 |
Administrazio-kudeaketako erdi.mailako teknikaria |
Jardunean |
Láinez Gil, Mar |
C |
7 |
Administraria |
Jardunean |