Nafarroako Arartekoak ez ditu onartzen:
- Izengabeko kexak
- Asmo txarrez eginikoak
- Oinarririk gabekoak edo ezer eskatzen ez dutenak
Eta ezta ere:
- Kexaren tramitazioak besteren baten bidezko eskubidea kaltetzen badu
- Arazo pribatuei buruzkoak (pertsona fisiko zein juridikoen arteko gatazkak: senide, auzokide zein merkatarien arteko auzi eta ika-mikak, zirkulazio istripuen ondoriozko liskarrak eta abar) eta salatua administrazioa edo zerbitzu publikoak ematen dituen entitatea ez deneko kexak.
- Epaitu diren edo ebazpen judiziala emateke dauden kexak.