Tuteran (Nafarroa) jaio zen 1948ko abuztuaren 9an eta alaba bat eta seme bat ditu. Nafarroako lehen emakume parlamentarioa izan zen 1979tik 1983ra bitarteko legegintzaldian. Bere ibilbide profesionalaren ondorioz aditu bihurtu zen giza eskubideetan, bereziki generoan, elkarrizketa sozialean, adinekoetan eta desgaitasunean.
Zuzenbidean lizentziaduna Zaragozako Unibertsitatean, arlo zibileko, familiako, zigor-arloko eta merkataritza-arloko abokatutzan jardun du.
Elkarte-jarduera Franco jeneralaren diktaduran hasi zuen. Garai hartako azken urteetan parte hartze aktiboa izan zuen Nafarroako elkarte-mugimenduetan, batez ere Nafarroako auzo-elkarteen mugimenduan.
Alderdi sozialista sortu zuen taldeko kidea izan zen. 1974ko maiatzaren 19an bilera klandestino bat egin zen Tuteran (Nafarroa) eta bertan sorrera-akta sinatu zen. Urte bereko urrian Suresnesen (Frantzia) egin zen PSOEren 26. Kongresuan egon zen.
1979ko Nafarroako Parlamenturako lehen hauteskunde demokratikoetan sozialista nafarrek 70 parlamentaritik 15 lortu zituzten eta Arandak eserleku bat hartu ahal izan zuen Foru Parlamentuan. Horrela legegintzaldi osoan legebiltzarkide kargua bete zuen lehen emakumea, eta bakarra, izan zen.
Foru Erregimeneko Batzordeko kide, Nafarroako Magna Carta osatzen duen Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Legea eztabaidatu zuen ponentzian parte hartu zuen, Osasun eta Gizarte Ongizateko Batzordean, eta bozeramaile izan zen Espainiako familia-plangintzari eta sexu-hezkuntzarako zentroei buruzko lehen legearen defentsan.
1984an Federico Tajadurak zuzentzen zuen Nafarroako Osasun eta Gizarte Ongizate Saileko Kabineteko zuzendari izendatu zuten. Urte gogorrak eta trinkoak izan ziren, orduan burutu baitzen osasunaren erreformarako koordinazioa Estatuarekin, batez ere lehen mailako arretari dagokionez. Osasun-zonakatzea diseinatu eta abian jarri zen, osasun-zentro berriak sortu ziren eta arreta espezializatua eta ospitalekoa birdimentsionatu ziren. Halaber, Osasun Mentaleko Lehen Plana egin zen, lehen erreforma integrala ekarri zuena; plan horren ondorioz ospitale psikiatrikoa desinstituzionalizatu zen, osasun mentaleko zentroak sortu ziren eta Nafarroako ospitaleetan unitate psikiatrikoak sortzeko lehen urratsak eman ziren.
Tuterako Udalean talde sozialistako kide eta bozeramaile izan zen bi aldi laburretan, 1983an eta 1998an.
2001eko martxoaren 2an María Jesús Aranda Nafarroako Foru Komunitateko lehen Ararteko izendatu zuten, Ganberaren hiru bostenen gehiengoarekin, 2000. urtean onartutako Foru Legea aplikatuz.
2001. urtearen amaieran Espainiako Autonomia Erkidegoetako Herriaren Defendatzaileen ordezkari izendatu zuten Federación Iberoamericana del Ombudsman (FIO) federazioan.
Herriaren Defendatzaile gisa, erakundearen funtzionamendua abian jartzeaz gain, oso garrantzitsua izan zen erakundea gizartera hurbiltzeko burutu zuen lan proaktiboa, herritarrek ezagutu zezaten eta kexak aurkeztuz Nafarroako administrazio publikoen balizko urraketen aurrean beren eskubideak erabili ahal izan zitzaten. Bere erantzukizunpean 15 txosten berezi baino gehiago egin ziren, Foru Parlamentuak berak iradokitakoez gain. Hainbat zerbitzu publikoren funtzionamenduaren auditoretza integraleko azterlan horiek kolektibo kalteberenen eskubideei, sentsibilitate bereziko gizarte-arloei eta erakundea bultzatu eta gizarte-erakunde nagusietara hurbiltzeari buruzko diagnostikoan eta Parlamentuari egindako konponbide-proposamenetan zentratu ziren, bereziki honako hauei dagokienez:
Era berean, aldi horretan herritarren eskubideak bultzatzeko hainbat ekimenen buru izan zen, eta, horien artean, duten garrantziagatik, honako hauek nabarmendu behar dira:
Arandak El Escorialeko Udako Unibertsitatean eta Alcalá de Henareseko Unibertsitatean parte hartu zuen txostengile gisa administrazio publikoen kalitatearekin, gardentasunarekin eta jardunbide egokiekin zerikusia duten gaietan.
Beste herriaren defendatzaile batzuekin batera, Espainiako Administrazio Publikoen Ministerioak deitutako Herritartasun Sariaren epaimahaiko kidea.
Ikastaro presentzialetako irakasle eta tailerretako zuzendari moduan parte hartu zuen emakumeari, giza eskubideei eta eskubide horien babes juridikoari buruzko hainbat ikastarotan.
2007an Lehendakaritzako ministroa eta Gobernuaren bozeramailea izan zen María Teresa Fernández de la Vega Espainiako Gobernuko Lehen Presidenteordearen Kabineteko aholkulari izendatu zuten.
Gizarte-arloko gai garrantzitsuei buruzko aholkularitzaz arduratu zen, hala nola, emakumeari, genero-indarkeriari edo giza eskubideei buruzkoak. Horren ondorioz Espainiako Gobernuak aurreko legegintzaldian onartutako legeak betez hartutako neurrien garapenean parte hartu zuen, besteak beste, detekziorako neurri integralekin lotutakoak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen prebentzioa eta babesaren arlokoak, Berdintasunerako Legea, genero-gaiak, GKEekiko harremanak eta Giza Eskubideak.
2008an, 2013ko amaieran erretiroa hartu zuen arte, Iberoamerikako Idazkaritza Nagusian (SEGIB) genero- eta berdintasun-eskubideen, gizarte-elkarrizketaren, adinekoen eta desgaitasunen arloko arduradun-aholkulari izendatu zuten. Idazkaritza Nagusi hau Iberoamerikako 22 gobernuek eratzen duten gobernuarteko erakundea da eta bertatik oso kanpaina garrantzitsuak koordinatu zituen, adibidez "Maltrato Cero", lehenengo aldiz 16 herrialdetan ezarri zena. Urte horietan burutu zuen lanaren erronkak honako hauei lotuta egon ziren:
2013ko amaieran erretiroa hartu zuenetik, María Jesús Aranda hauetan ari da:
Espainiako Zuzenbidea eta Desgaitasuna Fundazioaren zaindaria da. Fundazio honen eginkizun nagusia desgaitasunari buruzko Espainiako araudi nazionala eta autonomikoa aztertzea, biltzea eta aldatzeko proposamena egitea da, besteak beste Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua aldatzea.
Zuzenbidea eta Desgaitasuna Fundazioaren eta Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasunaren arretari buruzko Master amaierako lanen hiru ikasturteko tutorea.
Desgaitasunaren zuzenbideari buruzko III. Kongresu Nazionaleko Batzorde Zientifikoko kidea, zeharkako diziplina juridiko gisa.
2015etik adinekoei zuzenduta dagoen HelpAge España Fundazioko patroia eta presidenteordea da. Erakunde hau 86 herrialdetako 158 erakundek osatzen duten HelpAge Internationalen sare globalaren parte da.
HelpAge Españan eragin politikoko, prestakuntzako eta sentsibilizazioko ekimen ugari egiten ditugu maila guztietan adinekoen errealitatearekiko eta haien eskubideekiko sentikorra izanen den gizarte abegikorra eraikitzeko. Gainera, sarean lan egiten dugu nazioan eta nazioartean adinekoen eskubideei buruzko NBEren Nazioarteko Konbentzioa sortzeko.