Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1982) eta Zuzenbidean doktore Donostiako Zuzenbide Fakultatean(1989).
Halaber, IESE institutuko Zuzendaritza Nagusiko programa du (1991).
Nafarroako Gobernuko funtzionarioa da 1986. urtetik, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide da bere maila 1994. urtetik. Ondoko karguak ere izan ditu, besteak beste:
Eta ondokoak ere izan ditu:
2017ko otsailetik 2022ko martxora arte Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren partaidea izan zen, herritarrek informazio publikoa lortzeko duten eskubidea eta Nafarroako Administrazio Publikoen jardueraren gardentasuna zaintzen dituen organoa hain zuzen ere.
Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle elkartu ere aritu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Funtsezko eskubideen babesa ikasgaia irakatsi du, besteak beste, unibertsitate horretan.
Era berean, hainbat monografia eta kolaborazio idatzi ditu Francisco Javier Enériz Olaecheak zuzenbideari buruzko liburuetan: Lurraldearen antolamendua Nafarroako legedian, Zuzenbide Konstituzionaleko oinarrizko erakundeak, Lurzoru Araubideari eta Balorazioei buruzko Legearen gaineko iruzkinak, Europako Batasuneko zuzenbidea, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa, Ingurumen Prebentzio eta Esku-hartzerako Foru Legearen gaineko iruzkinak, Nafarroako Funtzio Publikoaren zuzenbidea, Toki Administraziori buruzko Foru Legearen gaineko iruzkinak, gardentasuna, informazio publikorako informazioaren sarbideari buruz…
Bestetik, artikulu juridiko ugari idatzi ditu ondoko gaioi buruz: funtsezko eskubideak, Arartekoa, Nafarroako foru eraentza, lurraldearen antolamendua, hirigintza, etxebizitza, ingurumena, funtzio publikoa, toki administrazioa, Europako Batasuna, kontratuak,...
Nafarroako Unibertsitate Publikoan ohorezko irakasle lankidea da.
Editorial Aranzadi-Thomson Reutersekin kolaboratzen du Aranzadi Doctrinal aldizkarian.