Bilaketa aurreratua

Administrari plaza bat merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Administrari plaza bat merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

40/22 Ebazpena, 2022ko abenduaren 12koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez onartzen baita Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 259. zk., 2022ko abenduaren 27koa eta Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean, 150. zk., 2022ko abenduaren 27koa argitaratu zen.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA: 2022ko abenduaren 28tik 2023ko urtarrilaren 11ra.

Deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda: Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean, 26. zk., 2023ko otsailaren 15ekoa.

MERITUEN BALORAZIOAREN EMAITZA (2023ko martxoaren 15ean argitaratua).

MERITUEN BEHIN BETIKO BALORAZIOAREN EMAITZA (2023ko martxoaren 31n argitaratua).

12/23 Ebazpena, apirilaren 20koa, Nafarroako Arartekorena, zeinaren bidez Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamena onartzen baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan (Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 89. zk., 2023ko apirilaren 28a eta Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean, 60. zk., 2023ko maiatzaren 4a).

18/23 Ebazpena, ekainaren 8koa, Nafarroako Arartekorena, zeinaren bidez María Antonia Echeverría Beloqui andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzen da, Nafarroako Arartekoaren bulegoan destinoa duena, administrari lanpostua betetzeko (C maila) (Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 127. zk., 2023ko ekainaren 16a eta Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean, 72. zk., 2023ko ekainaren 14a).