Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

5/22 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez erakundearen plantilla organikoa aldatzeko onespena eskatzen den.

2022 martxoa 29

5/22 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez erakundearen plantilla organikoa aldatzeko onespena eskatzen den.

Nafarroako Arartekoaren urtarrilaren 14ko 3/22 Ebazpenaren bidez, erakundearen 2022. urterako plantilla organikoa onesteko eskatzen zen, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamenduaren 24.1 artikuluaren bigarren paragrafoak aurreikusten duenarekin bat etorriz. Ebazpen horren 1. eranskinean plantilla organikoko lanpostuen zerrenda eta horien ezaugarriak jasotzen dira. Zerrenda hori bat dator indarrean dagoen plantilla organikoarekin, Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2021eko urriaren 25eko Erabakiaren bidez onetsia.

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak 2022ko martxoaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez, egungo Nafarroako Arartekoa izendatu zen, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2022ko martxoaren 23an jabetu zen karguaz.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak ahalmena ematen dio langileen plantilla proposatzeko, Nafarroako Parlamentuak horretarako onesten dituen aurrekontu-esleipenekin bat etorriz.

Ahalmen horren arabera, egokitzat jotzen da plantilla organikoaren aldaketa puntual bat sustatzea, Kabineteko Burutza lanpostu bat sartzeko, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak esleitutako eginkizunak eta Foru Araubideko Batzordearen aurrean azaldutako eta Nafarroako Arartekoa izendatu aurreko jarduera-programa ahalik eta egokien betetzeko. Lanpostuaren eduki funtzionala, funtsean, Nafarroako Arartekoari laguntzea izango da, honako eremu hauetan: a) herritarren eskubideak babesteko esku hartzea gomendatzen duten gizarte-premiak detektatzea; b) herritar horiei eta kasuan kasuko kolektiboei arreta ematea; c) herritarrek parte hartzeko eta erakundeak zaintzen dituen eskubideak zabaltzeko mekanismoak sustatzea; d) komunikazioa eta harreman instituzionalak. Hori guztia, Nafarroako Arartekoari esleitutako eginkizunen esparruan eman dakizkiokeen beste zeregin batzuk alde batera utzi gabe, edo erakundearen zerbitzura dauden gainerako langileekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko beharra alde batera utzi gabe.

Erakundeko Idazkari Nagusi Teknikoak egindako txostenak ebazpen hau emateko arau-esparrua adierazten du, eta agerian jartzen du aurrekontu-esleipenek aukera ematen dutela sortuko den lanpostua finantzatzeko, gehigarririk edo kreditu-zabalkuntzarik eskatu gabe.

Horregatik guztiagatik, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin bat etorriz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamenduarekin bat etorriz, eta, era berean, kontu-hartzaileak aurrekontu-erabilgarritasunari buruz egindako txostena ikusita,

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiari Nafarroako Ararteko erakundearen plantilla organikoa aldatzeko eskatzea, “Kabineteko Burutza” izeneko lanpostua sortzeko, plantilla horren araubide juridikoarekin, “Behin-behineko kabinetea – izendapen askea” (G kodifikazioa).

Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko presidenteari eta kontu-hartzaileari helaraztea, dagozkion ondorioetarako.

 

Iruñean, 2022ko martxoaren 29an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donázar

Partekatu edukia