Partekatu edukia
18/22 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasten duena, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30a arteko epealdirako.
Aipatutako zerbitzuak kontratatzeko beharra ondorioztatzen duen txostena, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria, txosten juridikoa eta kontu-hartzailetzaren txostena ikusita, kreditu-erreserba egiaztatzen duena, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Bakun, S.L., Emun, Koop. E., Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, Hori-Hori, S.A. eta Tisa, S.A. enpresei zerbitzu horiek emateko eskaintzak aurkeztu ditzatela eskatzea, euren ezaugarriak kontuan hartuz, eskaintzaren eskaerari erantsitako kontratazioa arautzen duten baldintzen pleguan deskribatzen diren bezala, eta horretarako, 2022ko ekainaren 20ko 14:00etara arteko epea ematea.
Bigarrena.- Zerbitzu horiek kontratatzeko gehienezko gastua urteko 22.000 euro izan dadin finkatzea, BEZa kanpo; 2023ko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2023ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.
Hirugarrena.- 3.000 euroko gastua baimentzea, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa), 2022ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.
Laugarrena.- Ebazpen hau Kontu-hartzaileari eta prozeduran parte hartzera gonbidatutako enpresei helaraztea.
Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia