Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, uztailaren 9koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratua esleitzen duena 2020ko uztailaren 9tik 2021eko ekainaren 30era bitartean.

2020 uztaila 09

: 23

23/20 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratua esleitzen duena 2020ko uztailaren 9tik 2021eko ekainaren 30era bitartean.

Nafarroako Arartekoaren ekainaren 16ko 17/20 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta bost enpresei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.

Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2020ko uztailaren 2ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- , Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratua identifikazio fiskalerako […] zenbakidun Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, S.L. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 15.111 euroren truke (BEZa kanpo), 2020ko uztailaren 9tik 2021eko ekainaren 30era arteko aldirako.

Bigarrena.- Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila hamabost eguneko epean, esleipena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Hirugarrena.- 7.400 euroko gastua baimentzea, BEZa barne, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (Euskararako itzulpen-lanak izenekoa), 2020ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.

Laugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2021eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2021eko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2021eko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (Euskararako itzulpen-lanak izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bostgarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten enpresei jakinaraztea.

Seigarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñea, 2020ko uztailaren 9an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia