Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, uztailaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua esleitzen duena 2020ko abuztuaren 1etik 2021eko uztailaren 31 bitartean.

2020 uztaila 20

: 26

26/20 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua esleitzen duena 2020ko abuztuaren 1etik 2021eko uztailaren 31 bitartean.

Nafarroako Arartekoaren ekainaren 23koa 18/20 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta bost enpresei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.

Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2020ko uztailaren 9ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua identifikazio fiskalerako […] zenbakidun Ilune Diseño, S.L. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, 2020ko abuztuaren 1etik 2021eko uztailaren 31ra arteko aldirako.

Bigarrena.- Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila hamabost eguneko epean, esleipena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Hirugarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 7.461,65 euroko kredituak konprometitzea (BEZa barne), 2020ko indarrean dagoen gastu-aurrekontuen ekitaldiari egoztekoa den parteagatik, gastu-aurrekontuko 2279 partidaren kontura (Egindako bestelako lanak izenekoa).

Laugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2021eko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2021eko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2021eko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (Egindako bestelako lanak izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bostgarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten enpresei jakinaraztea.

Seigarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñea, 2020ko uztailaren 20an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia