Partekatu edukia
Nº: 1
1/18 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2018. urteko lan egutegia onartzen duena.
Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 138/2017 Foru Agindua, abenduaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia; 115/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2018. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 1213/2017 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.
Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2018. urteko jaiegunen eta aste barruko egun berezien egutegia; hau izango da:
Bigarrena.- Hau izango da ohiko lanaldia:
Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:
Ekainaren 15etik irailaren 14ra:
Hirugarrena.- 2018. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izango dira abenduaren 20ko 115/2017 Foru Dekretuan eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenean zehaztutakoak: 2018ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 1a eta 6a, martxoaren 29a eta 30a, apirilaren 2a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta 3a, eta abenduaren 6a, 8a eta 25a.
Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2018ko urtarrilaren 22a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia