Partekatu edukia
Nº: 7
7/19 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikorako kontratua urtebete, 2019ko martxoaren 1etik 2020ko otsailaren 29ra arte, luzatzea onartzen duena.
Martxoaren 6ko 11/17 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikoa 2017ko martxoaren 6tik 2018ko otsailaren 28ra arte emateko kontratua esleitu zitzaion Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak SL enpresari, eta bi alderdiek 2017ko martxoaren 6an sinatu zuten laguntza-kontratua. Ondoren, otsailaren 20ko 9/18 Ebazpenaren bitartez urtebeteko luzapena onartu zen, dagokion luzapen dokumentua formalizatuz.
Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean,
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearen testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikorako kontratua urtebete luzatzea onartzea: 2019ko martxoaren 1etik 2020ko otsailaren 29ra arte.
Bigarrena.- Prezioen berrikuspena egiteko, aurreko urteko Nafarroako KPIa erabiliko da, dagokion erakunde ofizial eskudunak ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.- Luzapen horrek eragingo dituen gastuak, 2019ko martxoaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokionez, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (euskarazko itzulpen-lanak) baimenduko dira. Aplikatuko den tarifa kalkulatzeko, Nafarroako KPIak 2018ko martxotik 2019ko otsailera egindako aldaketa aintzat hartuko da.
Laugarrena.- Adierazitako luzapenak eragingo dituen gastuak, 2020ko urtarrilaren 1etik otsailaren 29ra arteko aldiari dagokionez, 2020ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2020ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (euskarazko itzulpen-lanak) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.
Iruñean, 2019ko otsailaren 21ean
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia