Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena otsailaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete, 2018ko martxoaren 1etik 2019ko otsailaren 28ra arte, luzatzea onartzen duena.

2018 otsaila 21

: 8

8/18 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete, 2018ko martxoaren 1etik 2019ko otsailaren 28ra arte, luzatzea onartzen duena.

Otsailaren 29ko 13/16 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren egoitza 2016ko martxoaren 1etik 2017ko otsailaren 28ra arte garbitzeko zerbitzuak emateko kontratua esleitu zitzaion EULEN SA enpresari, eta bi alderdiek 2016ko otsailaren 29an sinatu zuten laguntza-kontratua. Gero, otsailaren 16ko 10/17 Ebazpenaren bidez, kontratua urtebete luzatzea onartu zen, eta luzapen-dokumentua sinatu zuten bi alderdiek.

Laster amaituko da lehenengo luzapena, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko laguntza teknikorako kontratua beste urtebete luzatzea onartzea: 2018ko martxoaren 1etik 2019ko otsailaren 28ra arte.

Bigarrena.- Prezioen berrikuspena egiteko, aurreko urteko Nafarroako KPIa erabiliko da, dagokion erakunde ofizial eskudunak ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.- Luzapen horrek eragingo dituen gastuak, 2018ko martxoaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokionez, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2271 partidaren kontura (garbiketa-zerbitzuak) baimendu eta konprometituko dira. Aplikatuko den tarifa kalkulatzeko, Nafarroako KPIak 2017ko martxotik 2018ko otsailera egindako aldaketa aintzat hartuko da.

Laugarrena.- Adierazitako luzapenak eragingo dituen gastuak, 2019ko urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra arteko aldiari dagokionez, 2019ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2019ko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (garbiketa-zerbitzuak) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Iruñean, 2018ko otsailaren 20an

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia