Partekatu edukia
Nº: 11
11/17 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko laguntza teknikorako kontratua esleitzen duena 2017ko martxoaren 6tik 2018ko otsailaren 28ra bitarte.
Otsailaren 15eko Nafarroako Arartekoaren 9/17 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoa erakundearentzat 2017ko martxoaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra bitarte testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasi zen.
Horrela, bada, ikusirik aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa teknikariaren txostena, 2017ko otsailaren 24koa, idazkari nagusiaren eginbidea, 2017ko martxoaren 6koa, kaudimen teknikoa, ekonomikoa eta zereginak betetzeko gaitasuna ziurtatu direla jasotzen duena, eta kontu-hartzailearen txostena, eta kontuan hartuta kontratu publikoei buruzko 6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Nafarroako Arartekoa erakundearentzat testuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko zerbitzuen kontratazioa BAKUN ITZULPEN ETA ARGITALPEN ZERBITZUAK, S.L. enpresari (IFZ: […]) esleitzea, kontratuaren funtsezko baldintzak eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, 2017ko martxoaren 6tik 2018ko otsailaren 28ra arteko aldirako.
Bigarrena.- Enpresa esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila hamabost eguneko epean, esleipena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 94. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
Hirugarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko, 22.183,33 euroko gastuak baimentzea (BEZa barne), 2017ko ekitaldirako gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (euskarazko itzulpen-lanak
izenekoa).2018ko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2018ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (euskarazko itzulpen-lanak
izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.
Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta prozeduran parte hartzera gonbidatutako enpresei helaraztea.
Bosgarrena.-Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari.Horren ordez, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian ere erreklamazioa jarri ahal izango da hamar eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 210.3 artikuluan adierazitako arrazoietan egon beharko du oinarrituta soilik.
Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia