Partekatu edukia
Nº: 26
26/18 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoaren erakundeko datu pertsonalen tratamenduaren tratamendu-eragilea eta erakundeko arduraduna lotzen dituen egintza juridikoa zehazten duena.
2018ko maiatzaren 25ean indarrean izango da 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamendua).
Europar Batasuneko Erregelamendua agintari publikoei aplikatzekoa da, eta Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, zenbait eginkizun bete beharra dakarkie haiei.
Europar Batasuneko Erregelamenduaren 28. artikuluak datu pertsonalen tratamenduaren tratamendu-eragilea arautzen du.Horrela, artikulu horrek xedatzen duenez, tratamendu-eragilea bakarra izango da, neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak aplikatzeko nahikoa berme eskainiko du, interesdunaren eskubideen babesa bermatuko du eta egintza juridiko batek gobernatuko du haren jarduna (egintza hori idatziz jasoko da formatu elektronikoan).Gainera, tratamendu-eragilea datu pertsonalen tratamenduaren arduradunarekin lotzen duen egintza juridikoa azaltzen du aipatutako artikuluak.
Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamenduaren 28. artikulua aplikatzeko, beharrezkoa irizten zaio Nafarroako Arartekoaren erakundeko datu pertsonalen tratamenduaren tratamendu-eragilea eta erakundearen arduraduna lotzen dituen egintza juridikoa zehazteari.
Ebazpen honen proiektuaren aldeko txostena eman du Nafarroako Arartekoaren erakundean egiten den datu pertsonalen tratamendua Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamendura egokitzeko Batzordeak. Batzorde horren kide oso dira erakundeko datu pertsonalen babeseko ordezkaria, tratamenduaren arduraduna eta tratamendu-eragilea.
Horren ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiaren 7. artikuluan xedatutakoa betez,
Lehena.- Tratamendu-eragileari buruzko informazioa hau dela ezartzea:
Bigarrena.- Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamenduaren 28.1 artikulua betetzeko, tratamendu-eragileak honako funtzio hauei aurre egiteko nahikoa berme eskaintzen duela adieraztea:
Hirugarrena.- Arduradunaren eta tratamendu-eragilearen arteko harremana uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen, Nafarroako Arartekoari buruzkoaren, 40.2 artikuluan xedatutakoak arautzen duela zehaztea, bai eta Nafarroako Arartekoaren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onartuaren, 1.2, 5.1, 7 f), 7 h), 7 i), 7 j), 7 r), 22., 23.2, 27 eta 28 artikuluek xedatutakoak ere; harreman hori legezkoa, estatutarioa eta profesionala izango da, eta mendekotasun organikoa eta hierarkikoa egongo da tratamendu-eragilearen eta arduradunaren arteko harremanean.
Hemen mintzagai ditugun datu pertsonalen tratamenduaren xedea, izaera eta helburua Nafarroako Arartekoaren erakundeari buruzkoak baino ez dira, eta ebazpen hauetan agertzen dira:
Iraupena iraunkorra da.
Laugarrena.- Nafarroako Arartekoaren erakundearekin eta haren titularrarekin –datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna den heinean– duen lotura kontuan izanda, tratamenduaren tratamendu-eragileak:
Bosgarrena.- Honako hau adieraztea: Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamenduko 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako fasean ez dela beharrezkotzat jotzen, ez ereduzko kodeekiko atxikimendurik, ez ziurtapen-mekanismorik erabiltzea.
Seigarrena.- Erregistro hau kontrol-agintaritzaren eskura egon dadila –hark eskatzen duenean– eta formatu elektronikoan egon dadila agintzea.
Zazpigarrena.- Ebazpen hau erakundeko datu pertsonalen tratamenduaren arduradunari, datuen babeseko ordezkariari eta tratamendu-eragileari jakinaraztea.
Zortzigarrena.- Ebazpen hau erakundearen gune digitalean( www.defensornavarra.com)argitaratzea, bere hedadura handitzeko.
Iruña, 2018ko maiatzaren 25ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia