Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, ekainaren 30ekoa 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratua esleitzen duena 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean.

2020 ekaina 30

: 22

22/20 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratua esleitzen duena 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean.

Nafarroako Arartekoaren ekainaren 10eko 16/20 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta bost enpresei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.

Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2020ko ekainaren 24ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratua identifikazio fiskalerako […] zenbakidun EULEN S.A. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 15.111 euroren truke (BEZa kanpo), 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arteko aldirako.

Bigarrena.- Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila hamabost eguneko epean, esleipena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Hirugarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 9.142,14 euroko kredituak konprometitzea (BEZa barne), 2020ko indarrean dagoen gastu-aurrekontuen ekitaldiari egoztekoa den parteagatik, gastu-aurrekontuko 2271 partidaren kontura (Garbiketa-zerbitzuak izenekoa).

Laugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2021eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2021eko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2021eko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (Garbiketa-zerbitzuak izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bostgarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten enpresei jakinaraztea.

Seigarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñea, 2020ko ekainaren 30ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia