Partekatu edukia
Nº: 12
12/20 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko kontratua esleitzen duena, 2020ko maiatzaren 1etik 2020ko ekainaren 30a arteko epealdirako.
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu da; besteak beste, sektore publikoko administrazioen eta erakundeen administrazio-prozedurak izapidetzeko epeak etetea ekarri du.
Laster amaituko da egoitza garbitzeko kontratua, eta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera, alarma-egoera deklaratu duena eta kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean eta 2/2018 Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko EULEN, S.A. enpresari, […] IFZ zenbakidunari, esleitzea, 3.202,04 euroren truke BEZa barne, 2020ko maiatzaren 1etik 2020ko ekainaren 30a arte.
Bigarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 3.202,04 euroko kredituak baimentzea eta konprometitzea, BEZa barne, indarrean dagoen aurrekontuaren 2271 “Garbiketa zerbitzuak” partidaren kontura.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.
Iruñean, 2020ko apirilaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia