Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeari gardentasun- eta komunikazio-gaietan laguntza teknikoa emateko zerbitzuen kontratua esleitzen duena 2018ko maiatzaren 1etik 2019ko apirilaren 30era bitartean.

2018 apirila 27

: 16

16/18 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeari gardentasun- eta komunikazio-gaietan laguntza teknikoa emateko zerbitzuen kontratua esleitzen duena 2018ko maiatzaren 1etik 2019ko apirilaren 30era bitartean.

Nafarroako Arartekoaren apirilaren 13ko 13/18 Ebazpenaren bidez, gardentasun- eta komunikazio-gaietan zerbitzu horiek kontratatzeko publizitaterik gabeko prozedura negoziatuari hasiera eman zitzaion, eta hiru enpresei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.

Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2018ko apirilaren 25eko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea kontuan hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Gardentasun- eta komunikazio-zerbitzuen kontratua identifikazio fiskalerako […] zenbakidun Carlos Fernadez Prego jaunari esleitzea, kontratuaren funtsezko baldintzak eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 15.600 euroren truke (BEZa kanpo), 2018ko maiatzaren 1etik 2019ko apirilaren 30era arteko aldirako.

Bigarrena. Esleipendunari eskatzea laguntza-kontratua formalizatzera aurkez dadila hamabost eguneko epean, esleipena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 94. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Hirugarrena. Kontratazio horri aurre egiteko 12.584 euroko kredituak konprometitzea (BEZa barne), 2018ko ekitaldirako gastu-aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Beste lan batzuk” izenekoa).

Laugarrena. Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2019ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2019ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2019ko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Beste lan batzuk” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bostgarrena. Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten enpresei jakinaraztea.

Seigarrena. Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari.Horren ordez, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian ere erreklamazioa jarri ahal izango da hamar eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 210.3 artikuluan adierazitako arrazoietan egon beharko du oinarrituta soilik.

Iruñea, 2018ko apirilaren 27an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia