Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

Ebazpena, apirilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, 2018. urterako erakundearen lantalde organikoa eta 2017ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda onartzea eskatzen duena.

2018 apirila 13

: 12

12/18 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, 2018. urterako erakundearen lantalde organikoa eta 2017ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda onartzea eskatzen duena.

Ikusi ditut, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40.2. artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1 artikuluan xedatzen dutena; eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2018. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena.

Proposamen horrekin bat etorrita, prestatu da erakundearen 2018. urterako lantalde organikoa. Gauzak horrela,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2018. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2017ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta Nafarroako Parlamentuko presidenteari helaraztea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

AZALPEN-TXOSTENA

Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2018. urterako lantalde organikoaren proposamena 2018ko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez.Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.

Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2018. urterako Aurrekontu Proiektua, 2017ko urriaren 2ko saioan.

Proiektuaren Azalpen-txostenean adierazten zen bezala, 2018. ekitaldirako proposatutako lantalde organikoak ez zuen aldaketarik, 2017. ekitaldiko lantalde organikoarekin alderatuta, lanpostu-kopuruari zegokionez.

Ordainsariei dagokienez, berriz, 2017ko abenduaren 28an sinatutako “Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa” aplikatuz, 2018. ekitaldirako proposatutako lantaldeak akordio haren araberako igoerak jasotzen ditu lanpostuen osagarrietan.

Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2018. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2018. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2017ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

1. ERANSKINA

2018ko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA.

Lanpostua

Zenbakia

Araubide

juridikoa

Maila

Izendapen

askea

Baterae-

zintasuna

Lan-

postua

Maila

osagarria

Osagarri

especif.

Idazkari angustia - aholkulari teknikoa

1

C

-

X

-

-

-

-

Aholkulari teknikoa

3

C

-

X

-

-

-

-

Nafarroako Arartekoaren kabinete

1

G

-

X

-

-

-

-

Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria

1

F

B

-

35

43,80

-

20

Administraria

2

F

C

-

-

57,18

12

-

F: Funtzionarioa

C: Arartekoaren erakundeko behin-behineko kargua - izendapen askea

G: Kabineteko benín-behinekoa - izendapen askea

2. ERANSKINA

2017ko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA

Izen-Abizenak

Maila

Gradua

Lanpostua

Administrazio egoera

Balduz Gil, Jorge

B

3

Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria

Jardunean

Láinez Gil, Mar

C

7

Administraria

Jardunean

Partekatu edukia