Partekatu edukia
Nº: 29
29/2019 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, euskeraren ezagupenarekin Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.
Abenduaren 12ko, 41/2018 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko prestakuntza-bekaren deialdiaren oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat eta euskerako ezagupenarekin. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 244. zenbakia, 2018ko abenduaren 20koa, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 154. zenbakian, 2018ko abenduaren 17an eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.
Kontuan izanda Kudeaketa eta Interbentzio Teknikariaren txostenak, eta Ebaluazio Batzordearen 2019ko urtarrilaren 17ko akta, bertan izangaien zerrenda eta lortutako puntuazioa ezarri zena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran.
Lehenengoa.- Euskara jakitea eskatzen duen prestakuntza-beka bat ematea, Nafarroako Arartekoaren erakundean, Idoia García Juampérez andrea, Zuzenbideko gradua duena.
Bigarrena.- Formakuntza beka 2019ko abenduaren 10ean hasiko da eta 2020ko abenduaren 9an bukatuko da.
Hirugarrena.- 2019. urteko aurrekontuko beketarako transferentziak
izeneko 4890. partidaren kargura, 2019. urteko gastuen aurrekontuarekin batera, 770 euroko gastua eta gastua egiteko baimena ematea, eta, horren kargura, gastua egitea, 1600. partidara, Enpresaren kargura doan Gizarte Segurantza
Gizarte Segurantzako kotizazio-enpresaren kuotagatik, 48,41 eurokoa.
Laugarrena.- 2020ko Urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 9ra doazen bekaren gastuak, 2020ko ekitaldira aplikatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa geratzen den 1600 eta 4890. 2020ko gastuen ekitaldiko partidetan.
Bosgarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:
Seigarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea ( www.defensornavarra.com).
Pamplona-Iruña, 2019ko abenduaren 10ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia