Partekatu edukia
Nº: 8
8/21 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, instituzioaren web orrialdearen euskarri edo mantentze integraleko zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena, 2021eko apirilaren 1etik 2022ko martxoaren 31 bitarte.
Kudeaketa teknikarien txostena ikusita, Txostenak erakundearen web orrialdearen mantentze integrala esleitzearen beharra aitortzen du, besteak beste, web-ostatuko zerbitzuak, domeinuen erreserba eta kudeatzeko zerbitzuak eta erakundearen posta elektronikoak kudeatzeko zerbitzuak.
Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta egindako kreditu-erreserba ikusita, eta 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa, kontuan hartuz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Instituzioaren web orrialdearen ( www.defensornavarra.com) euskarri edo mantentze integraleko zerbitzuak esleitzea ILUNE Diseño, S.L. enpresari, 2021eko apirilaren 1etik 2022ko martxoaren 31 bitarte, bere IFZ […] izanda, 4.800 eurorengatik (BEZa kanpo), aurkeztutako eskaintzaren arabera.
Bigarrena.- 4.356 euroko, BEZa barne, kredituak baimendu eta konprometitzea 2021eko ekitaldiari egotz dakiokeen zatia indarrean dagoen aurrekontuko "Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea" 2160 partidaren kargura.
Hirugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2022ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2022ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, baldin eta 2022ko gastu-aurrekontuko 2160 partidan (“Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.
Bostgarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.
Iruñea, 2021eko martxoaren 24an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia