Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

5/23 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafarroako Arartekoarena, 2023. urterako erakundearen lantalde organikoa eta 2022ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda onartzea eskatzen duena.

2023 otsaila 07

Ikusi ditut, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40.2. artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1 artikuluan xedatzen dutena; eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2023. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2023. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2022ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Lehendakariari eta Kontu-hartzaileari helaraztea.

 

Iruñea, 2023ko otsailaren 7a.
 

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

 

AZALPEN-TXOSTENA

Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2023 urterako lantalde organikoaren proposamena 2023ko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez. Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.

Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2023. urterako Aurrekontu Proiektua, 2022ko urriaren 17ko saioan.

2023. ekitaldirako proposatutako lantalde organikoak ez du aldaketarik, 2022. ekitaldiko lantalde organikoarekin alderatuta, lanpostu-kopuruari dagokionez.

Bestalde, ordainsariei dagokionez, proposatzen da Administrazio Kudeaketako Erdi Mailako Teknikari- Kontu-hartzaile lanpostuari esleitutako berariazko osagarria % 20tik % 35era igotzea.

Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2023. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2023. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2022ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.

 

1. ERANSKINA

2023ko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua

Zenbakia

Araubide
juridikoa

Maila

Izendapen
askea

Baterae-
zintasuna

Lanpostua

Maila
osagarria

Osagarri
espezifikoa

Idazkari nagusia - Aholkulari teknikoa

1

C

-

X

-

-

-

-

Aholkulari teknikoa

3

C

-

X

-

-

-

-

Kabineteburutza

1

G

-

X

-

-

-

-

Nafarroako Arartekoaren kabinete

1

G

-

X

-

-

-

-

Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria - Kontu-hartzailea

1

F

B

-

35

49,40

-

35

Administraria

2

F

C

-

-

62,68

12

-

 

C: Arartekoaren behin-behineko kargua izendapen librekoa

G: Kabineteko behin-behineko langilea - izendapen librea

F: Funtzionarioa

 

2. ERANSKINA

2022ko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA

Izen-Abizenak

Maila

Gradua

Lanpostua

Administrazio
egoera

Balduz Gil, Jorge

B

4

Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria - Kontu-hartzailea

Jardunean

Láinez Gil, Mar

C

7

Administraria

Jardunean

Partekatu edukia