Partekatu edukia
Ikusi dira Kudeaketa Teknikariaren Txostena, egoitzako ondasunen kalteen aseguruaren kontratuaren esleipenaren beharrari buruz, egun indarrean dagoena amaitu behar delako eta Kontu-Hartze txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen asegurua" GENERALI ESPAÑA, S.A seguros y reaseguros enpresari esleitzea, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko urtarrilaren 1era doan epealdirako, bere IFZ [...] izanda, 923,46 euroengatik aplikatu beharreko gastu eta zerga barne.
Bigarrena.- Esleipen honi dagozkion gastuak 2024ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2024ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan “Aseguru primak izenpean kreditua badago.
Hirugarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.
Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.
Iruña, 2023ko abenduaren 27an.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia