Partekatu edukia
Esku hartzeko txostena, Nafarroako Arartekoaren 2003ko azaroaren 19ko 67/03 Ebazpenaren bidez onetsitako "Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorra egin eta mantentzeko Jarraibidea", eta Nafarroako Arartekoaren 2011ko abenduaren 31ko 35/11 Ebazpenaren bidez onetsitako "Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioak kalkulatzeko irizpideak eta balioak" ikusirik, HAU EBAZTEN DUT: Lehenengoa.- Iruñeko Emilio Arrieta kaleko 12. zenbakian dagoen higiezinaren beheko eta lehenengo solairuen balorazioa onestea, Nafarroako Arartekoaren erakundeari atxikiak 2003ko martxoaren 17tik, arrazoizko balioan, Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorrean ezarritakoaren arabera. Bigarrena.- Kontabilitate programaren ondarearen moduluan, beharrezko altak eta aldaketak baimentzea, atxikipenean jasotako bulegoen arrazoizko balioa behar bezala balioesteko. Hirugarrena.- Kontabilitate programaren ondarearen moduluan atxikipenean jasotako eraikinaren amortizazioa egitea, atxikipenaren datatik 2022ko abenduaren 31ra bitartean. |
Laugarrena.- Ondoren zerrendatzen diren kontabilitate idazpenak baimentzea, erakundearen egoera balantzean behar bezala islatzeko eraikinaren arrazoizko balioa eta amortizazioa, 2022ko abenduaren 31ra arte.
Bosgarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñea, 2023ko azaroaren 28a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia