Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

35/22 EBAZPENA, urriaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, […] lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

2022 urria 28

[…], erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 55 urte edo gehiago izateagatik, 2022ko urriaren 20an egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.

Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:

-   Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutua

-   27/2011 Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldi-murrizketa arautzen duena

-   Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa 2017tik 2019ra arteko urteetarako, eta aurreko akordioak,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Egindako eskaera onartzea, […] lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2022ko azaroaren 2tik 2023ko maiatzaren 1era arteko ondorioekin, bi egun horiek barne.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.

 

Iruñea, 2022ko urriaren 28a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia