Partekatu edukia
35/21 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen aseguruaren kontratuaren esleipena onartzen duena 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra doan epealdirako.
Ikusi dira Kudeaketa Teknikariaren Txostena, egoitzako ondasunen kalteen aseguruaren kontratuaren esleipenaren beharrari buruz, egun indarrean dagoena amaitu behar delako eta Kontu-Hartze txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen asegurua" GENERALI ESPAÑA, S.A seguros y reaseguros enpresari esleitzea, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era doan epealdirako, bere […] izanda, 970,50 euroengatik aplikatu beharreko gastu eta zerga barne.
Bigarrena.- Esleipen honi dagozkion gastuak 2022ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2022ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan “Aseguru primak izenpean kreditua badago.
Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.
Iruña, 2021eko abenduaren 21ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia