Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

31/22 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuko Mahaiari eskuordetza eskatzen zaio, lehiaketa-sistemaren bidez administrari plaza bat (C maila) betetzeko deialdia egin dezan, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko neurriak hartzearen esparruan.

2022 iraila 30

Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 40. artikuluak honako hau xedatzen du:

“1. Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoak askatasunez izendatzen eta kentzen ditu bere eginkizunak betetzeko behar dituen aholkulari eta konfiantzazko langileak, bere erregelamenduaren arabera eta aurrekontuaren mugen barruan. Langile horiei Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko behin-behineko langileen araubide juridikoa aplikatuko zaie.

2. Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoaren gainerako langileak Nafarroako Gorteetako plantillako langileak izango dira, eta hari egokituko zaizkio helmuga esleitzea, diziplina-ahala (zerbitzutik bereiztea izan ezik) eta haien lan- edo funtzionario-egoerari buruzko gainerako egintzak”.

Aipatutako lege-aginduaren bigarren atalak aipatzen dituen langileak hautatu eta hornitzeari dagokionez (Nafarroako Parlamentuko plantillako langileak), Nafarroako Arartekoaren Antolaketa

eta Funtzionamendurako Araudiak honako hau ezartzen du 24.2 artikuluan:

“2. Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoaren zerbitzuko plantillako langileei dagozkien lanpostuen hautaketa eta horniketa hark egingo du, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eskuordetuta, eta horren berri emango dio Mahaiari, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan horretarako ezarritako prozeduren bidez eta dagokion langile-plantillan jasotako aurreikuspenen arabera”.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriak iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdi bat aurreikusten du, baldintza hauetan:

“Administrazio publikoek, salbuespen gisa eta EPOELTBren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituzte, 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako etengabe beteta egon diren plazak.

Prozesu horiek behin bakarrik egingo dira, eta Estatuko Administrazioaren, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen lurralde-eremu bakoitzean negoziatu ahal izango dira, betiere arau honetan ezarritako epeak errespetatuz”.

2022ko lehen seihilekoan, Nafarroako Arartekoari jakinarazi zitzaion Nafarroako Parlamentuko plantilla organikoan hutsik dauden lanpostuei buruzko txosten bat egin eta onartu zela, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak langileen arloan aurreikusten dituen egonkortze-prozesuen ondorioetarako. Arartekoak, jakinarazpenari erantzunez, Nafarroako Parlamentuari jakinarazi zion plantilla organikoan administrari lanpostu huts bat zegoela (C maila), aipatutako 20/2021 Legeak ezarritako baldintzak betetzen zituela eta lege horren seigarren xedapen gehigarrian aipatutako data baino lehen etenik gabe beteta egon zela.

2022ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Nafarroako Parlamentuan aldi baterako enplegua egonkortzeko akordioa onartu zuen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan (2002ko maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Akordioak Nafarroako Parlamentuko plantilla organikoko lanpostuak identifikatzen ditu, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuei lotuak, administrari lanpostuari dagokion plaza barne (C maila), Nafarroako Arartekoaren Bulegoari atxikia eta merezimendu-lehiaketa bidez bete beharrekoa.

Erakunde horrek orduan egindako jakinarazpenean aurreratu zen bezala, Nafarroako Arartekoak, Nafarroako Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 24.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Nafarroako Parlamentuko Mahaiari jakinarazten dio hautaketa-prozedura aurrera eramateko eta horretarako legez aurreikusitako epeen barruan egiteko borondatea duela, eta, horrela, arestian aipatutako Parlamentuko Akordioa betetzen duela. Horretarako, ahalmena eskuordetzeko eskatzen da.

Ondorioz, Idazkaritza Nagusi Teknikoaren txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean eta haren Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiari eskuordetzea eskatzea, lehiaketa-sistemaren bidez administrari lanpostu bat (C maila) betetzeko deialdia egin dezan. Plaza hori Nafarroako Parlamentuaren zerbitzura dauden eta Nafarroako Arartekoaren Bulegoari atxikita dauden langileen plantilla organikoan sartuta dago, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko neurriak hartzeko esparruan.

Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko lehendakariari eta kontu-hartzaileari helaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

 

Iruñea, 2022ko irailaren 30a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia