Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

30/23 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Nafarroako Arartekorena, prestakuntza-beka baten baldintzak aldatzeko eskaera onartzen duena.

2023 abuztua 02

Nafarroako Arartekoaren ekainaren 27ko 23/23 Ebazpenaren bidez, Amaia Iriarte Rocafort andreari prestakuntza-beka bat eman zitzaion, zuzenbidean graduatutako pertsonentzat, Nafarroako Arartekoaren erakundean aritzeko, 2023ko ekainaren 27tik 2024ko ekainaren 26ra bitartean. Beka lortzeko, interesdunak deialdi publiko batean parte hartu zuen, non ez zen euskara jakitea eskatzen prestakuntza-jarduera garatzeko.

2023ko uztailaren 31n, interesdunak egungo beka aldatzeko eskatu zuen, euskara jakitea eskatzen duten beketan aurreikusitakoaren arabera garatu ahal izateko, eta, ondorioz, prestakuntza-jardueran hizkuntza hori erabili ahal izateko.

Interesdunak egiaztatu du dagozkion deialdietan eskatzen den euskararen ezagutzaren baldintza betetzen duela.

Nafarroako Arartekoaren Idazkaritza Nagusiak aldeko txostena eman du, eta espedientean jasota dago. Txosten horretan eskaeraren aurrekariak azaltzen dira (euskara eskakizuna duten bi beka-deialdiren ondoz ondoko izapideak, bi horiek eman gabe), eta ondorioztatzen da ez dagoela horretarako oztopo juridikorik, beketarako sarbidea arautzen duten printzipioak arriskuan jartzen ez direlako eta hirugarrenen eskubide edo interes legitimoei eragiten ez zaielako.

Halaber, Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Hori ikusirik, Nafarroako Arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 7. artikuluak ematen dituen eskumenak erabiliz (erregelamendu hori 2005eko azaroaren 21ean onetsi zuen Nafarroako Parlamentuko Mahaiak), honako hau,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Amaia Iriarte Rocafort andrearen eskaera onartzea, eta, ondorioz, egun emanda duen prestakuntza-beka gauzatzeko baldintzak aldatzea; horrela, 2023ko abuztuaren 1etik beka amaitu arte, euskara eskakizuna eskatzen den bekei dagokien jarduna izango du.

Bigarrena.- Gainerako baldintzak aldatu gabe mantentzea, eta, bereziki, bekaren iraupena, 2024ko ekainaren 26an amaituko baita.

Hirugarrena.- 2023ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Beketarako transferentziak" izeneko 4890 partidaren kargura, 5.250 euroko baimena eta gastu-konpromisoa egitea, beka edo laguntza ekonomiko publiko gisa, eta "Gizarte Segurantza enpresaren kontura" izeneko 1600 partidaren kargura, 290,45 euroko zenbatekoan, Gizarte Segurantzaren kotizazioko enpresa-kuotarengatik.

Laugarrena.- Bekaren ondoriozko gastuak, 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 26ra bitarteko aldiari dagokionez, 2024ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, eta 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko 1600 eta 4890 partidetan kreditu egokia eta nahikoa egotearen baldintzapean geratuko dira.

Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa Nafarroako Arartekoaren aurrean, idazki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, idazki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Seigarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari helaraztea, eta erakundearen gune digitalean argitaratzea (www.defensornavarra.es/eu).

Iruñea, 2023ko abuztuaren 2a.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia