Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

29/22 EBAZPENA, irailaren29koa, Nafarroako Arartekoarena, administrari baten aldi baterako kontratua zerbitzu-beharrengatik luzatzea xedatzekoa.

2022 iraila 29

Aintzat hartuta herritarrak erakundea erabiltzen ari direla, erakundean administrari gisara diharduen funtzionario batek lanaldia murriztuta duela, eta beste administrari-lanpostu bat hutsik dagoela, beharrezkoa da 2008ko azaroaren 6an sinatu zen administrari baten aldi baterako kontratua luzatzea.

Kontuan hartuta, Nafarroako Parlamentuan 2022ko maiatzaren 30ean aldi baterako enplegua egonkortzeko egin zen akordioan ezarritakoa arabera (akordio hori Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan hartu zen), aipaturiko lanpostu hutsa behin betiko betetzeko deialdia egingo dela eta ondoren datorren hautaketa-prozesua, indarrean dagoen legerian ezarritako denbora-koordenatuei jarraikiz, aurreikuspenen arabera, datorren 2023. urtean zehar amaituko dela.

Horrela, bada, aztertu ditut 2008ko azaroaren 6ko kontratua eta horren orain arteko luzapenak, eta Kudeaketako teknikariaren txostena.

Aztertu dut, orobat, 4/22 ebazpena,urtarrilaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, 2022. urterako erakundearen zerbitzuko langileentzako urteko ordainsari gordinak finkatzen dituena, eta, gainera, behar diren kredituak baimentzen eta konprometitzen dituena,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Zerbitzu-beharrizanak direla medio, […] 2008ko azaroaren 6an sinatutako aldi baterako kontratualuzatzea onartzea, Nafarroako Arartekoaren erakundean administrari gisara jarduteko.

Bigarrena.- Kontratuak 2022ko urriaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra arteko iraupena izango du, eta erakundearen lantalde organikoan lanpostu horrentzat ezarritako ordainsaria aplikatuko zaio.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.

 

Iruñea, 2022ko irailaren29an.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia