Partekatu edukia
Irailaren 12koa 33/23 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratazioa esleitu zen 2023ko irailaren 25etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2023ko irailaren 25ean.
Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratua luzatzea onartzea, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratua 2023ko irailaren 25ean sinatu zen Nacap Comunicación y RRPP, Sociedad Microcooperativa, enpresarekin [...).
Bigarrena.- Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2024ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 4.446,76 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Egindako bestelako lanak” izenekoa).
Hirugarrena.- Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2025eko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2025eko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Egindako bestelako lanak” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena.- Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 27an.
Partekatu edukia