Partekatu edukia
Kontuan izanda Nafarroko Arartekoaren maiatzaren 19ko 16/14 Ebazpena, Nafarroaren Arartekoaren eta Nafarroako Gobernuaren Zuzendaritza Nagusiaren arteko hitzarmenaren testua, Iruñeako Emilia Arrieta 12 kaleko beheko solairutik 5. solairura artekoen kontsumo elektrikoaren fakturazioari dagokion gastua birbanatzearen baldintzak arautzekoa, onartzen duena.
Kontuan izanda 243/2023 Ebazpena, ekainaren 27koa, Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusiarena, erakundearen izenean ordainketa-gutun bat sortzea baimentzen duena, 2023ko energia elektronikoaren kontsumoa kontuan ordaintzekoa eta 2022ko ordainketa arautzekoa.
Kontuan izanda Kudeaketa eta Interbentzio Teknikariaren txostenak.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- 41.340,54 euroko gastua baimendu eta hitzematea gastuen indarreko aurrekontuko Hornidurak izeneko 2280 partidaren kargura, kontura ordaintzeko Nafarroako Arartekoa Erakundearen 2023ko ekitaldiko energia elektrikoaren kontsumoa eta 2022ko konturako ordainketa araupetzeko.
Bigarrena.- Nafarroako Gobernuari 41.340,54 euro ordaintzeko agintzea, kontura ordaintzeko, Iruñeako Arrieta 12 kaleko higiezineko lehen eta bigarren solairuetako 2023ko kontsumo elektrikorako eta 2022ko konturako ordainketa araupetzeko, Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritzak eskatzen duen baldintzetan.
Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Kontu-hartzaileari eta Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiari.
Iruñea, 2023ko ekainaren 30a.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia