Partekatu edukia
Ekainaren 20koa 20/23 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa esleitu zen 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2023ko ekainaren 30ean.
Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitzaren garbiketa-zerbitzuaren kontratua luzatzea onartzea, 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean. Kontratua 2023ko ekainaren 30ean sinatu zen Distrivisual, S.L. enpresarekin (IFZ: ...).
Bigarrena.- Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2024ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 9.559,02 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2271 partidaren kontura (“Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak”).
Hirugarrena.- Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2025eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2025eko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (“Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak”) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena.- Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.
Iruñean, 2024ko ekainaren 20an
Partekatu edukia