Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoaren maiatzaren 24ko 17/23 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta zortzi entitateei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.
Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2023ko ekainaren 13ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratua identifikazio fiskalerako […] zenbakidun Distrivisual, S.L. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 15.800 euroren truke (BEZakanpo), 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era arteko aldirako.
Bigarrena.- Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila bost egun naturaleko epean, adjudikazio-etenaldia amaitzen denetik zenbatuta, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
Hirugarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 9.559,02 euroko kredituak konprometitzea (BEZa barne), 2023ko indarrean dagoen gastu-aurrekontuen ekitaldiari egoztekoa den parteagatik, gastu-aurrekontuko 2271 partidaren kontura (“Garbiketa-zerbitzuak” izenekoa).
Laugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2024ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2024ko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (“Garbiketa-zerbitzuak” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Bostgarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten entitateei jakinaraztea.
Seigarrena.- Ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.
Zazpigarrena.- Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, salbu eta prozeduran interesdun diren pertsona guztiek esanbidezko adierazpen bat egiten badute, non Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari erreklamazioa aurkezteari uko egiten diotela baieztatzen duten, esleipen hau hamar egun naturalez etengo da.
Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia