Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

14/23 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nafarroako Arartekoaren erakundean 2023 ekitaldian lanean ari diren langileen ordainsariekin lotura duten kreditu baimenduak eta konprometituak aldatzen dituena.

2023 apirila 26

Nafarroako Arartekoaren urtarrilaren 27ko 3/23 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen urteko ordainsari gordinak finkatu ziren 2023rako, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu eta konprometitu ziren.

2023ko martxoaren 31n egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuaren Mahaiak, Erabaki bidez onetsi zuen erakundeak 2023rako proposatutako plantilla organikoa.

Ikusi da kudeaketari buruzko txosten teknikoa. Txostenak onespen horren ondorioz aurrekontuetan egin beharreko doikuntzen berri ematen du, eta Nafarroako Parlamentuaren ekonomia- eta finantza-araudian ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ekitaldiaren hasieran baimendutako eta konprometitutako gastuak 3.705,94 eurotan handitzea, 3/23 Ebazpenaren arabera, gastuen indarreko aurrekontuko 1230 partidan (Funtzionarioen ordainsariak), erakundearen zerbitzura dauden langileen 2023ko ekitaldiko ordainsariak behar bezala islatzeko.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

 

Iruñea, 2023ko apirilaren 26a.

 

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia