Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Retrasos en la percepción de la Renta Básica
Exp: 10/700/B
Nº: 181
Gizarte ongizatea
2010eko irailaren 13an, [?] andreak izenpetutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte gaietako Departamentuaren aurka, oinarrizko errenta jasotzerakoan gertaturiko atzerapenengatik.
Azaltzen du ama ezkongabea dela eta lau seme-alaba dituela, eta hilean 800 euroko hipoteka ordaintzen duela. Irailera arte, oinarrizko errenta jaso izan du. Adierazten du hura berritzeko eskatu duela, eta esan diotela egin beharreko balorazio prozesua dela eta, litekeena dela hura ez jasotzea 2011ko urtarrilera arte.
Eskatzen du prozedura ahal den guztian arindu dadila, zeren eta, bestela, arrisku handia baitu bera eta bere seme-alabak kalean gelditzekoa.
2010eko urriaren 8an, Departamentuaren txostena sartu zen erakunde honetan, eta bertan honakoa azaltzen da:
“Oinarrizko errentaren prestazioa jasotzeko egindako eskaria dela-eta [?] andreak erakunde horretan aurkeztutako kexa-idazkiari (10/700B zenbakiko espedientea) erantzuteko honakoa adierazten dizut:
[?] andrea osatzen duen familia unitateak 2001etik gaur arte modu etengabean jaso izan du oinarrizko errentaren prestazioa.
Oinarrizko errentaz gainera, [?] andreak laguntza berezi batzuk ere jaso izan ditu.
Oinarrizko errentaren azken kontzesioa 2010eko apirilaren 30etik urte bereko irailaren 30era bitarteko aldirako izan da, eta joan den abuztuaren 25ean hura berritzeko eskaria aurkeztu zuen interesdunak.
Une hauetan, haren eskaria baloratzeko prozesuan dago. Kontuan izanda [?] andreak gainditua duela Eskubide Sozialen Gutun baterako apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legeko 4. artikuluan kontzesiorako ezarritako gehieneko epea, uztailaren 2ko 13/2008 Foru Legeko testuari jarraituz, haren gizarteratzeko akordioa ebaluatu beharra dago, zehazteko ea aparteko arrazoirik baden justifikatzen duenik laguntza modu berezian berritzea, artikulu horretako 3. idatz-zatian ezarritakoaren indarrez.
Planteatutako kasuan, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak emandako erantzunari erreparatuta, ezin da atzeman Administrazioak oker jokatu duenik, ez baita inongo lege- edo erregelamendu-araurik urratu.
Hala eta guztiz ere, era berean, komeni da ohartaraztea ekainaren 17ko 69/2008 Errege Dekretuak, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duenak, berrogeita bost eguneko epea ezartzen duela oinarrizko errenta emateko nahiz ukatzeko.
Kexa-egileak 2010eko abuztuaren 25ean eskatu zuen oinarrizko errenta berritzeko, eta berritzeko eskaria ebaluatzeko prozesuan dagoela adierazten duen txostena, berriz, 2010eko urriaren 1ekoa da. Txosten hori 2010eko urriaren 8an sartu zen erakunde honetan. Une horretan, izan ere, arauetan ezarritako 45 eguneko muga iraganda dago. Eta erakunde honek ez du jakin espedientea ebatzi denik.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gomendatzea ahal den guztian arin dezan espedientearen izapidetzea, erregelamenduz ezarritako gehieneko epetik ahal den hurbilen ebazte aldera.
Bi hilabeteko epea ematea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gomendio hau onartu duela jakinaraz dezan eta horren ondorioz hartuko dituen neurriei buruz informa dezan, edo, bestela, ebazpena ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan. Orobat ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34. artikuluko bigarren idatz-zatian jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia