Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Disconformidad con deuda por estancia en residencia
Gizarte ongizatea
Gizarte Politika kontseilaria
Kontseilari jauna:
Horren ondotik, Gizarte Politiken Departamentura jo nuen, kexaren berri emateko, eta eskatu nion sortutako gaiari buruz informatzeko.
Zera adierazi da jasotako txostenean:
"2015eko martxoaren 20ko zure idazkiari erantzunez, zeinetan, [...] jaunak [...] emaztearen izenean formulatutako kexari buruzko informazioa eskatzen duzun, Gizarte Politika Departamentuaren aurrean aurkeztu duen kexari buruzkoa, hain zuzen ere, Miranda Argako [...] zaharren egoitzan egindako egonaldiagatik [...] jaunak sortutako zorra dela-eta, aipatu egonaldia Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarekin zorra sortzen ari zela jakinarazi ez delarik (Q15/126 espedientea), zera jakinarazi behar dizut:
[...] jaunak adierazi duenez, 2014ko azaroaren 7an, Mendekotasunerako Zerbitzuetako zuzendariordearen gutuna jaso zuen [...] andreak. Bertan, Zerbitzuen Arloko txosten baten berri eman zioten, bere aitak, [...] jaunak, 2014ko maiatzaren 17tik irailaren 16ra bitartean Miranda Argako [...] egoitzan egindako egonaldiagatik Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarekin sortutako zorrari buruzkoa.
Aipatu gutunaren edukiaren arabera, [...] jaunak 7.184,32 euroko zorra sortu zuen aipatu organismo autonomoarekin. Txosten horretatik ondorioztatu daiteke egoitzako erreferentziazko tarifa 1.460,47 eurokoa zela, eta [...] jaunak, hilero, 424,27 euro baino ez zituela ordaindu.
[...] andreak adierazi du inork ez ziola jakinarazi bere aita zorra sortzen ari zenik egoitzako egonaldiagatik. Are gehiago, adierazi duenez, aita ebaluatu ondoren eta mendekotasun handiko mailako kalifikazioa jasotakoan, zentroko zuzendariak ahoz esan zion bere aita zentroan egoteagatiko hileroko tarifaren abonua 424,27 eurokoa izango zela, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarekin zorra sortuko zela esan ez ziolarik, beharbada, horren berri ez zuelako. [...] andreak adierazi du aita egoitzan egoteagatik hileroko kostua zein izango zen aurretik adierazi ez ziotenez, aitak jasotzen zuen arreta eta zaintza aldatzeko eskubidea (inolako zorrik ez sortze aldera) kendu zitzaiola familiari.
Aipatu txostena jaso eta gero, Gizarte Politika Departamentuaren errekerimendua jaso zuen [...] andreak telefonoz. Horren bidez, aitari lotutako banketxeko dokumentazioa aurkezteko eskatu zioten, modu horretara, sortutako zorra jaso gabeko herentziaren kargura ordaindu ahal izateko. Aipatu errekerimenduari arreta emanez, 2014ko azaroaren 18an eta 21ean dokumentazio anitza aurkeztu zuen.
2015eko otsailaren 17an, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailearen otsailaren 9ko 535/2015 Ebazpenaren jakinarazpena jaso zuen [...] andreak. Horren bidez, 3.742,52 euroko zenbatekoa eskatu zitzaien [...] jaunaren jaso gabeko herentziaren ondasunei eta eskubideei, egoitzako egonaldiagatik sortutako zorra baliogabetzeko.
[...] andrearen ustez, eskatutako zorra jaso gabeko herentziaren kargura kitatu behar izatekotan, zor gisa eskatzen den zenbatekoa ez da zuzena, izan ere, bere ustean, ez da behar bezala aplikatu erabiltzaileek adinekoentzako zentroetan egindako egonaldiarengatik zerbitzuen finantzaketari egin beharreko ekarpen ekonomikoa erregulatu duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legearen 2. artikulua. Jarraian, zorraren zenbatekoa zehazteko aplikagarritzat jo dituen irizpideak azaldu ditu, herentziako ondasunak berriro kalkulatu behar direla adieraziz, eta kalkulu berri hori aurkeztu dituen datuen eta dokumentuen arabera egin behar dela azaldu du.
Egindako adierazpenei dagokienez, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailearen martxoaren 26ko 1314/2014 Ebazpena aipatuz hasi beharra dago. Izan ere, ebazpen horren bidez, [...] jauna Miranda Argako [...] egoitzan sartzea baimendu zen, 1.460,47 euroko tarifa publikoa zehaztu zen, eta 424,27 eurotan ezarri zen erabiltzaileak egin beharreko ekarpena.
Aipatu ebazpeneko xedapenen 2. puntuan, honakoa ezarri da:
"Banakatutako aipatu ekarpena urtero eguneratuko da, ezartzen diren tarifen eta egoiliarraren diru-sarreren arabera. Horren abonua zentroko zuzendaritzari egingo zaio eragingarri.
Hileroko ekarpen ekonomikoarekin batera prezio osoa abonatzen ez duten erabiltzaileek zorra sortuko dute Mendekotasunerako Nafarroako Agentziarekin, egindako ekarpenaren eta organismo horrek bere zentroetarako edo itunpeko zentroetarako finkatutako prezioaren arteko ezberdintasunaren ondoriozko zenbatekoan.
Aurreikuspen horrek bat egiten du abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legearen 12. artikuluak xedatutakoarekin. [...] jaunak foru lege horri heldu dio herentziako ondasunen zenbatekoa berriro kalkulatu dadin eskatzean. Horren arabera, zentro propio eta itunpeko zentroetako erabiltzaileak tarifa ordaintzera behartuta daude, eta, hala balitz, baita sortutako zorra ordaintzera ere, eta prestazio ekonomikoak itzultzera behartuta daude prestazio horien hartzaileak.
Beraz, ezin daiteke pentsa interesdunak ez zekienik bere aita egoitzan sartzeak Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarekin zorra sortu duenik finkatutako tarifaren eta hark hilero egiten zuen ekarpenaren aldeagatik.
Bigarrenik, herentziako ondasunak berriro kalkulatzeko eskaerari dagokionez, adierazi beharra dago eskaera horixe, aldi berean, [...] jaunak martxoaren 10ean jarritako gora jotzeko errekurtsoan ere jaso dela. Beraz, errekurtso horren ebazpenarekin, dagozkion txosten tekniko eta ekonomikoak egin ostean, egingo da aipatu kalkulua. Nolanahi ere, kalkulu hori abenduaren 20ko 17/2000 Foru Legean ezarritakoaren arabera egingo da, interesdunak berak adierazi duen bezala.
Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 535/2015 Ebazpenak sortu den zorra deuseztatzeko eskatu du, eta, bertan, zorra borondatez kitatzeko epea adierazi da, baita horren atzerapena eskatzeko epea adierazi ere. Edonola ere, Nafarroako Ogasun organismo autonomoari bidali beharko zaio aipatu eskaera, Nafarroako Herri Ogasunaren apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 14. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez.
Azkenik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 56. eta 57. artikuluetan ezarritakoa gogorarazi behar da, administrazio egintzak bete beharrekoak izateari eta horien ondorioei dagokienez".
Adierazi den bezala, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 535/2015 Ebazpenaren aurrean aurkeztu da kexa, izan ere, ebazpen horren bidez, 3.742,52 euroko zenbatekoa eskatu zaio [...] jaunaren jaso gabeko herentziari, Miranda Argako [...] egoitzan egindako egonaldian sortutako zorrarengatik.
Zorra deuseztatzeko eskatu du kexagileak, edo, bestela, zenbatekoa murriztu dadila. Era berean, jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi bitartean, ordainketa atzeratzeko eskatu du.
Aipatu ebazpenean adierazi da [...] jaunak 7.184,32 euroko zorra sortu zuela [...] egoitzan arreta eman zioten aldian (2014ko otsailaren 17tik 2014ko irailaren 16ra), eta 3.742,52 euro eskatu dizkiote, Gizarte Politika Departamentuak kalkulatutako herentziako ondasunekin bat eginez. Azken kopuru horren kalkulua, ordea, ez da zatikatuta edo azalduta ageri ebazpenean. Beraz, erakunde honen ustez, erreklamazioa arrazoitzeko betebeharra dela-eta, eskagarria da.
Kontu horri buruz, eta erakunde honetan aurkeztutako kexa baliatuz, herentziako ondasuna txikiagoa dela adierazi du interesdunak, gora jotzeko errekurtsoan argudiatu duenaren ildoan, banketxeko kontu jakin batzuen titulartasunarekin eta zenbatekoekin lotutako zenbait gogoeta argudiatu baititu. Arrazoizkotzat jo dira gogoeta horiek, eta Gizarte Politika Departamentuaren txostenean, lehen transkribatutakoan, ez dira baliogabetu.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
Gizarte Politika Departamentuari gomendatzea murriztu dezala [...] jaunaren jaso gabeko herentziari zuzendutako zorraren eskaera, interesdunak justifikatu duen zenbatekoari jarraiki.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Gizarte Politika Departamentuak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen ala ez jakinarazi dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2015. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia