Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren (Q14/940/F) Ebazpena. Horren bidez, Osasun Departamentuari gogorarazi zaio herritarrei entzuteko legezko betebeharra duela, haien aurka egingo duten banakako neurriak hartu aurretik.

2015 otsaila 02

Función Pública

Gaia: Descuento en nómina de complemento sin notificación.

Funtzio publikoa

Osasun kontseilaria

Kontseilari andrea:

 

  1. 2014ko azaroaren 5ean, [...] andreak aurkeztutako idazkia jaso nuen. Bertan, kexa bat formulatu zuen Osasun Departamentuaren aurrean, 2014ko urriko bere soldatan aplikatutako deskontua zela-eta, aurretiko jakinarazpenik egin ez ziotelarik.
  2. Jarraian, Osasun Departamentura jo nuen, piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.

    Zera adierazi da jasotako txostenean:

    " 2014ko apirilaren 3an, lehenengo bosturtekotik bigarren bosturtekora igaro zen [...] andrea; hortaz, hileroko 19,31 eurotik 38,62 eurora igaro ziren antzinatasun sariarengatiko ordainsariak.

    Zera ezarri du urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege Dekretuak, zeinaren bidez zenbait neurri onartu diren, bere Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren 5. puntuan, defizit xedea bete dadin: osagarri orekatzailea esleituko zaio xedapen honen aurreko atalean zehaztutako zenbatekotik gorako arrisku bereziko osagarria jasotzen egon den osasun langileari, diferentziarengatik. Norberaren ordainsarietan gertatzen den edozein gehikuntzarekin hartuko da konpentsazio hori, berariaz txertatuz horien artean bai bere ordainsari pertsonalei eta osagarriei dagozkienak, bai oro har aplikatu daitezkeen ordainsarien eguneraketei dagozkienak.

    Horrenbestez, 2014ko apirilaren 3an, hileroko 19,31 euroan murriztu beharko zatekeen [...] andrearen konpentsazio osagarria, 98,78 eurotik 79,47 eurora igaroz. Oker baten ondorioz, ez zen murrizketa hori aplikatu.

    2014ko urrian, oker hori hauteman zen, eta konpentsazio osagarria erregularizatzeari ekin zion administrazioak, 2014ko apirilaren 3tik hasita, 122,53 euro gordineko zenbatekoa deskontatuz [...] andreari.

    Era berean, [...] andreak, arrazoi berarengatik, 2014ko azaroaren 7an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuela jakinarazi da".

  3. Islatu den bezala, interesdunari 2014ko urriko soldatan, jasotzen duen konpentsazio osagarrian, aurretiko inolako jakinarazpenik egin gabe deskontua praktikatu izanagatik aurkeztu da kexa.

    Osasun Departamentuak azaldu duenez, aurreko hilabeteetan gertatutako oker baten ondoriozkoa izan zen deskontua, izan ere, interesduna 2014ko apirilaren 3an iritsi zen bigarren bosturtekora, eta ez zitzaion zegokion deskontua aplikatu urriaren 6ko 1/2011 Foru Agindu Dekretuak aipatzen duen konpentsazio osagarrian. Aipatu arauaren indarraldia baino lehen arrisku bereziko osagarria jasotzen egon diren horientzat dago aurreikusita aipatu osagarria, hau da, arau horretatik eratortzen dena baino osagarri handiagoa jasotzen egon direnentzat. Ordainsariaren balizko gehikuntzaren bidez hartuko litzateke osagarria; kasu honetan, antzinatasunagatiko sariaren bitartez.

  4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduak onartu egin du herritarrek entzun ditzaten duten eskubidea, haien aurka egingo duten banakako neurriak hartu aurretik [7.2. artikuluaren a) letra].

    Hartu eta betearazi den erabakiaren egokitasunaren gaineko jarrera gorabehera, hau da, zenbatekoak lehengoratzeko erabakiaren egokitasunaren inguruko iritzia dena delakoa izanda ere, erakunde honen iritziz, aurretiko entzutea eska zitekeen interesdunarentzat, egoki iritzitakoa argudiatzeko aukera izan zezan.

    Kontuan hartu behar da ez gaudela soldataren ohiko ordainketa baten aurrean, gorabehera berezi baten aurrean gaudela baizik, hots, jada abonatutako zenbatekoen itzuleraren aurrean gaudela, eta funtzionarioaren aurka egiten duen jarduera dela hori.

  5. Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
    Osasun Departamentuari gogoraraztea herritarrei entzuteko duen legezko betebeharra, haien aurka egingo duten banakako neurriak hartu aurretik.

 

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Osasun Departamentuak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, legezko betebeharren gogorarazpena onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.

Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gogorarazpena ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.

Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia