Partekatu edukia
Energia eta ingurumena
Gaia: Negativa a facilitar información sobre autorizaciones de espectáculos con animales durante Sanfermines.
Ingurumena
Iruñeko alkatea
Alkate jaun hori:
Jarraian, Iruñeko Udalera jo nuen; bai kexaren berri ematera, bai piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.
2015eko urtarrilaren 16an, Iruñeko Udalaren txostena jaso zen erakunde honetan, eta espedienteari erantsi zaio.
Informazio-eskaera batean du jatorria [...]ren kexak, 2014ko maiatzaren 23koak. Aipatu erakundeak Iruñeko Udalaren aurrean aurkeztu zuen eskaera, ingurumen gaietako informazioaren sarbiderako, herritarrek parte hartzeko eta justiziaren sarbiderako eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen babespean. Eskaera horretan, [...]ri 2014ko San Fermin jaiak bitartean animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunei udalak eman ahal izan dizkien baimenekin zerikusia duten dokumentu guztien kopia emateko eskatu zen.
2014ko uztailaren 3an erantzun zitzaion eskaerari, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Zinegotzitza Ordezkariaren ebazpenaren kopia igorri zitzaion [...]ri. Bertan, 2014ko San Fermin jaiak bitartean Munduko Zirkoa jartzea baimendu zen.
[...]ren iritziz erantzuna nahikoa izan ez zenez, eskaera berria gauzatu zuen 2014ko abuztuaren 19ko idazkiaren bidez. Berez, aurrekoaren berrespena eta zehaztapena da, eta zera eskatu zuen bertan:
"Poniak erakusteari eta esplotatzeari buruzko dokumentazioa, eskaera, emakida eta animalien ongizatearen kontrolaren gainekoa barne hartzen dituena.
Zirkoko animaliak erakusteari eta erabiltzeari buruzko dokumentazioa, eskaera, emakida eta animalien ongizatearen kontrolaren gainekoa barne hartzen dituena.
Edozein ikuskizuni, atrakziori edo animaliak erabili dituen beste edozein jarduerari buruzko bestelako edozein dokumentazio, udalaren baimena eta kontrola behar badute
Eskaera honetan ez dira ez zezen ikuskizunak, ez abere azoka sartzen".
Azken eskaera horri erantzunez, Iruñeko Udalaren idazkia jaso zuen [...]k, zehazki, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentuarena. Horren bidez adierazi zitzaion Hirigintza eta Etxebizitza Departamentua, zirkoaren instalazioari dagokionez, karpa muntatzeko baimen egokia izapidetzeaz baino ez dela arduratzen, eta, zehatzago, aipatu instalazioaren alderdi teknikoez bakarrik arduratzen dela, eta ez duela eskumenik ez zirkoan ez jolas parkean animaliak erakusteari eta erabiltzeari buruzko kontuak kontrolatzeko unean.
Horri guzti horri erreparatuta, eta udalaren betebeharra denez udal egitura barneko organoei bideratzea herritarren edo erakundeen eskaerak, eskaera horien xedearen arabera dagokion organoari bideratuz, eta [...]ren eskaerari behar bezalako arretarik eman ez zaionez, oinarritutzat jo du erakunde honek kexa.
Eta gogoan edukita [...]ren eskaeretan 2014ko San Fermin jaiak bitartean egindako ikuskizunetan, atrakzioetan edo ekitaldietan animaliak erabiltzeko baldintzei buruzko dokumentazioaren kopia eskatu dela, egokia da gomendatzea, albo batera utzi gabe kexaren kariaz udalaren txostenean emandako informazioa, berariaz erantzuteko aipatu eskaerei, aurretik bidalitako erantzunak osatuz horrela, eta aipatu erakundeari eskatu duen dokumentazioa igortzeko, ingurumenaren gaineko informaziorako eskubideari dagokiolako.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
Iruñeko Udalari gomendatzea [...]-Ingurumena Babesteko Nafarroako Funtsari igor diezaiola 2014ko maiatzaren 23ko eta abuztuaren 19ko eskarietan eskatutako dokumentazioa. 2014ko San Fermin jaietako ikuskizunetan, ekitaldietan edo atrakzioetan animaliak erabiltzeko baldintzei buruzkoa da aipatu dokumentazioa.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Iruñeko Udalak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia