Partekatu edukia
Función Pública
Gaia: Falta de regularización de nómina percibida.
Funtzio publikoa
Burlatako alkatea
Alkate jaun hori:
[...]k abiarazitako kexaren bidez irekitako erreferentziazko espedientean igorri duzun txostena jaso dut. Burlatako Udaltzaingoko buru gisa edukitako ordainsarien gaineko kontu jakin batzuei buruzkoa da aipatu kexa, bai eta kontu horien inguruan aurkeztutako idazki bati erantzun ez izanari buruzkoa ere.
Behin kontua aztertuta, [...] jaunak, 2013ko urriaren 16an, idazki bat aurkeztu zuela ikusi dut, orain arte erantzun ez dena (aipatu idazkian irteera zigilua ageri da, Udaltzaingoaren Burutzarena dena, eta baita jaso izana ere, alkatearena dirudien sinadurarekin, eta udaleko ezkutuarekin).
Horri buruz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 42. artikuluan ezarri du prozedura guztietan idatzi behar duela administrazioak berariazko ebazpena, eta berau jakinarazteko betebeharra duela, dena delakoa izanda ere hori hasteko modua. Zentzu berean, Nafarroako Toki Administrazioaren foru aginduak 318. artikuluan ezarri du tokiko erakundeek euren eskumeneko eskaera guztiak ebazteko eta jakinarazteko betebeharra dutela.
Agindu horien arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
Burlatako Udalari gogoraraztea [...] jaunak pasa den 2013ko urriaren 16an aurkeztutako eskaera ebazteko eta idatzitako ebazpena berari jakinarazteko legezko betebeharra duela.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, Burlatako Udalak gehienezko bi hilabeteko epea dauka niri jakinarazteko, aginduzkoa baita, legezko betebeharren gogorarazpen hau eta betebehar hori betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen ala ez.
Zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia